Jarri harremanetan orain

* ikurraz markaturiko datuak nahitaezkoak dira.

Hemen zaude: Irtenbide integralak

Irtenbide integralak

Industria lehengaiak modu masiboan produktu landu bilakatzea helburu duen prozesuen eta jardueren multzoa da.

Hainbat industria mota daude, ekoizten dituzten produktuen tipologiaren arabera. Nolanahi ere, badituzte zenbait elementu komun, industria orok behar baitu makineria eta hornikuntza bere funtzionamendurako, lehengaiak eraldatzeko.

Bascotecnia Group-ek irtenbide integralak eskaintzen dizkie dagoeneko abian dauden industriei edo hasi berri direnei, honako esparru hauetan bereziki:

  • Nekazaritzako elikagaien industria: elikagaiak ontziratzeko lerroak; likidoak botilaratzeko lerroak; hiltegiak; esnetegiak; gaztategiak; arrainen tratamendua; irin-fabrikak; galleta-fabrikak; okindegiak; eta abar.
  • Eraikuntzari loturiko industria: zementua ontziratzeko prozesuak; ontziratu gabeko materialen garraioa; lehorreratze-sistemak; kiskaltze-fabrikak; adreilu-fabrikak; eta abar.
  • Metalurgia-industria: trefilategiak; metalezko bobinen eraldaketa; aihotz-fabrika; hodiak egiteko lerroak; galbanizazio-lerroak; eta abar.
  • Automozio-industria: mekanika-lantegiak; muntaketa-lantegiak; ontziolak; ibilgailu industrialak; kamioiak; anbulantziak; autobusak; eta abar.
  • Hondakinak birziklatzeko industria: eraikuntza-hondakinen tratamendua; burdina berreskuratzea; legar eta harearentzat hormigoia; industria-hondakin solidoak tratatzea eta asfaltoarentzat azpiproduktuak sortzea.

Laburbilduz, Bascotecnia Group-ek irtenbide integralak eskaintzen ditu, eskuratzeko prest dauden instalazioen bidez.

  • Bideragarritasun eta kokapen azterketak.
  • Aurreproiektuak.
  • Xehetasun-proiektu orokorrak.
  • Fabrikazioa eta hornikuntza.
  • Kudeaketa logistikoa.
  • Abian jartzea eta jarraipena.
  • Trebakuntza.
  • Zuzendaritza teknikoa.
  • Kalitate kontrola eta gauzatzea.
  • Ekonomiaren kontrola eta plangintza.
  • Instalazioen harrera.
  • Mantentzea.
  • Saldu ondoko zerbitzua.

2010 Bascotecnia S.A.